Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Elorrioko Jaiak 2025 (Ferixa Nausikoak 2025): «Artilusio»

septiembre 10

Elorrioko 2025eko Ferixa Nausikoak Jaien barne.

Artilusio “ilusio artistikoak” sortzen dituen tramankulu bat da. Imajina dezagun liburuz elikatzen den eta bihotz-taupaden erritmoan funtzionatzen duen itxura fantastikoko makina handi bat. Eta tramankulu horren ondoan, Greta, adineko emakume maitagarri bat, liburuz eta ipuinez osatutako liburutegi txikiaren inguruan atzera eta aurrera. Osasun delikatua du Gretak. Emakume berezia da, apetatsua eta fantasia zalea. Tramankulua bere liburuen fantasia birsortzeko jostailu handi bat bezalakoa da beretzat. Berarekin Pina zaintzaile gaztea dago. Pina Gretaren istorio eta fantasietan korapilatuko da.

Makinak Gretaren gustuen araberako fantasiazko egoerak sortuko ditu: literatura unibertsaleko pertsonaia misteriotsuak zein munduan zeharreko bidaia fantastikoak. Horiek guztiak ongi pasatzeko eta jolasteko agertoki bilakatuko dira.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Markeliñe
  • Koordinazioa: Iñaki Egiluz
  • Antzezleak: Itziar Fragua, Maite Bayón, Fernando Barado
  • Musika: Xabier Zeberio y otros
  • Eszenografia: Markeliñe/Marieta Soul
  • Jantziak: Betitxe Saitua
  • Teknikaria: Jon Kepa Zumalde
  • Argazkiak eta bideoa: Videostudi Arian Botey
  • Diseinu grafikoa: Comunicación Dual

 

Local

Gerediagako plaza
Abadiño, Bizkaia 001 España