2025eko «9 Eguzki» Zikloaren barne.
Abuztuaren 6an, Amilanik harpa, folk eta dantza musikaz beteko du espazioa, arintasunaren, sotiltasunaren bila, Olerkiarekin, grabitate indarren bidez, uraren joan-etorriari jarraituz, udaberria loratzen ikusiz, txoriekin hegan… eraikitzen eta suntsitzen diren olerkien doinuan.
Amilami lanean, bat egiten dute musika-soinuek, tradizioen adierazpenak, esperimentazioak, mugimenduak, irudiek, istorio berri eta zaharrak kontatzen dituzten ahotsek… Jakin-min agorrezina da, musikaren gozamena eta denbora-burbuila. Amilami izeneko lamina, euskal mitologian, naturarekin harmonian bizi da eta bere maitasuna ematen die bidean harekin topo egiteko zortea dutenei.
Amilamik emari horretan murgiltzera bultzatzen ditu ikusleak: grabitazio-indarren bidez, uraren jarioari jarraikiz, udaberria loratzen ikustera, zerumuga desberdinetako txoriekin hegan egitera, poemaren sorkuntzaren… eta suntsipenaren lekuko izatera.
Ikuskizun honetan, ikusleak arintasunarekin eta sotiltasunarekin lotuko dira, eta dantzaren bidez aktibatzeko eta parte hartzeko dei eginen die.