Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jaraialdia 2025: «BABOOM»

agosto 9

Jaraialdia 2025 – Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne.

«Baboom irudimen eztanda bat da, gizatasun eztanda bat eta aldaketaren aldeko oihu poetiko bat. Sinpletasunak bere botere eraldatzailea erakusten duen unibertso batean pertsonaia berezi, samur eta burutsu bat agertzen da. Umorea eta sormena lagun, bidaia batean gure gidari bihurtzen da, non ekintza txiki bakoitzak aldaketaren hazia duen. Baboomek ez du hunkitu eta barre eginarazten soilik: inspiratu egiten du. Gogorarazten digu elkartasuna eta ekintza kolektiboa direla desberdintasunak eraisteko gakoak.

Buruaskitasunaren, lankidetzaren eta itxaropenaren aldeko kantua. Mundu justuago, gizatiarrago eta libreago bat elkarrekin amesteko, antzezteko eta eraikitzeko gonbidapena.«

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Xabi Larrea
  • Zuzendaritza: Txego Rodríguez
  • Musika: Pablo Fernández Arrieta
  • Eszenografia: ATX Teatro
  • Jantziak: Estudio 14
  • Antzezlea: Xabi Larrea

Local

Lasierra
Erriberagoitia/Ribera Alta, Álava 046 España