Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jaraialdia 2025: «Bermutaren Kermessea»

agosto 14

Jaraialdia 2025 – Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne.

Teatro Gorakada konpainia historikoa da, Euskadin eta Estatuan erreferentziazkoa; kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde egindako bere apustuagatik eta publiko gazteenarekiko bere konpromisoagatik ezaguna da.

«Bermutaren Kermessea» ikuskizunean, bere ekoizpen berrienetako batean, kaleko antzerki- eta musika-esku-hartze bat proposatzen dute; kalea gehien animatuta dagoen unean antzeztua izateko pentsatuta dago, hain zuzen ere: bermuaren eta aperitiboaren garaia.

Lau musikarik (Unai Laso akordeoi diatonikoan, Asier Ituarte bonbardinoan, Unai Celaya biolinean eta Fran Lasuen perkusioan eta ahotsean), Sandra Fdez. de Aguirre aktore eta abeslariarekin batera, publikoari deia egiten diote, kalejira moduan, dantzarako girotuta dagoen puntu batera eraman arte.

Ia ahaztuta dauden egoerak birsortzen ditu ikuskizunak: hitzontzi ibiltariek sortuak, azkar esatearen maisuak zirenak, eta salezinaren saltzaileak. Behin dantzalekuan, publikoak erraz ezagutzeko moduko nazioarteko errepertorioa eskaintzen dute, genero eta garai askotariko musika uztartzen dituena: boleroak, tangoak, pasodobleak, swinga… Sandra ceremonia-maistra izanik, dantza-lehiaketa bat antolatzen da, bikote-aldaketarekin eta gainerako jokoekin; eta, amaitzeko, vermu dastaketa baten ondoren, joko-lehiaketako irabazleen sari gisa, urdaiazpiko bat.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Alex Diaz
  • Antzezlea: Sandra Fernández Aguirre
  • Musikariak: Fran Lasuen, Unai Laso, Unai Celaya, Asier Ituarte

 

Local

Araia – Herriko erdialdea
Asparrena, Álava 009 España