Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jaraialdia 2025: «US»

agosto 15

Jaraialdia 2025 – Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne.

Bi Homo Sapiens Idioticusen eguneroko bizitzaren ikuspegi bat; eta bereziak dira, arriskua bilatzea gustuko baitute. Ahal bada, gainera, labanak erabiliz, labana asko… Haien habitat naturala unibertso txiki bat da, ezegonkorra oso, non edozein unetan zerbait erori litekeen. Oso osasungarria ez den nahasketa: labanak jaurtitzea, ordenagailu errebeldea, eta ideia txar ugari. Irudi klasikotik urrun, aizto jaurtitzaile eta bere laguntzailearen horretatik, arriskua bilatzen jarraitzen dute, zirku klasikoan denok hainbeste maite dugun emozio hori.

Zirku-emanaldi garaikidea da “US”, teknologiaz betea, bai eta malabarismo, slapstick, sukaldaritza japoniar, flairtending eta magiaren ukitu tradizionalak ere badituena. Gainera, bikoteak hirugarren elementu bat garatu du: egitura bat, non edozein unetan eror daitezkeen 100 objektu zintzilik dauden, guztiak ordenagailu batek eta botoi gorri bakar batek kontrolatuta.

 

Local

Araia – Herriko erdialdea
Asparrena, Álava 009 España