Jaraialdia 2025 – Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne.
Denbora aurrera doa ezinbestean. Eta harekin, gure egunak ere badoaz. Gure inguruan gertatzen denaren kontrola izaten saiatzen gara. Eta ezinezko horretan, ahaztu egiten zaigu bizitzaren ustekabeak dastatzea. Egiten dugun horretan arima, denbora eta maitasuna jartzea errebeldia bihurtzen da. Merakik gure ekintzen sormenaz eta grinaz hitz egiten digu, egiten dugun horretan gure esentzia jartzeaz, geure arrastoa uzteko eta aztarna hori gure bizitzan geratzeko. Gure bertsiorik onenaz gozatzea. Denbora agortu baino lehen.
Eduk taularatzen duen proposamenak teknologiarekin nahasten ditu malabarren teknika landua eta ikerketa, eta hasieratik liluratzen du, eszenaratze zainduari esker.
Fitxa artistikoa: