Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Heziketa literarioan hezten»

octubre 8 - octubre 29

Online edo aurrez aurrekoa

Irakurzaletasuna sustatzeko eta heziketa literarioan trebatzeko formazioa eskainiko du Yolanda Arrieta idazle eta haur literatura bitartekariak. Alor ezberdinak landuko dira: baliabideak, ahozkotasuna, irakurzaletasuna sustatzeko aholkularitza…

Honako gaiak landuko dira:

HITZA AHOZ HASTEN-HEZTEN-HAZTEN DA. HAUR LITERATURAN AHOZKO BALIABIDEAK

  • IRAKURKETA OZENA: begiak eta begirada; ahoa eta ahotsa; eskuak eta barne irudia; belarria: hotsak, ahotsak, isiluneak; ZU eta NI, hementxe eta oraintxe.
  • POESIA pixka bat: ahozko tradiziotik gaurko poesiara; zentzuak eta emozioak.
  • BAT-BATEKO KONTAKETAK: abiapuntuak eta egiturak; formulak.

GIRO BAT IRAKURKETARI

  • IRAKURKETAREN ZIRKULUA bermatzeko dekalogoa .

KLASIKOAK GAUR

  • Ahozkotik jasoak.
  • Euskal Haur Literatura garaikidearen aitzindariak.

Kurtso honek bi zati ditu: alde batetik, Heziketa literarioan hezten, eta, bestetik, Emozio hezkuntza eta haur literatura (Emozio hezkuntza eta haur literatura | Extensión Universitaria en Vitoria – Gasteiz | UNED). Biak batera egitea gomendatzen da, osagarriak direlako.

Programa

2025/10/8 | 16:30-19:30. HITZA AHOZ HASTEN-HEZTEN-HAZTEN DA. HAUR LITERATURAN AHOZKO BALIABIDEAK

  • IRAKURKETA OZENA: begiak eta begirada; ahoa eta ahotsa; eskuak eta barne irudia; belarria: hotsak, ahotsak, isiluneak; ZU eta NI, hementxe eta oraintxe.
  • POESIA pixka bat: ahozko tradiziotik gaurko poesiara; zentzuak eta emozioak.
  • BAT-BATEKO KONTAKETAK: abiapuntuak eta egiturak; formulak.

2025/10/29 | 16:30-19:30. GIRO BAT IRAKURKETARI

  • IRAKURKETAREN ZIRKULUA bermatzeko dekalogoa – KLASIKOAK GAUR.

Ahozkotik jasoako Euskal Haur Literatura garaikidearen aitzindariak- LINK INTERESGARRIAK ETA OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA.

Hizlaria: Yolanda Arrieta.

Hartzaileak: Haur literatura bitartekariak.

Helburuak: Haur Literaturaren ahozko baliabideak ezagutaraztea. Haurrei eta haurrekin kontuak esatera eta entzutera bultzatzea. Partaideen artean emozio, estetika eta zentzuen bidezko giroa bultzatzea, euskaraz. Irakurketarako giroa antolatzeko aholkuak ikastetxean. Euskal klasikoengana hurbilketa.

Metodologia: Irakurketa literarioak fikziozko adibideak eskaintzen ditu pertsonen bizimoduetan arakatuz, «besteak eta ni» enpatia-ariketa etengabean murgiltzeko. Berariazko entrenamendua eskatzen du, bakarkako ariketa izatetik esperientzia sozial eta partekatua izatera pasatzeko. Beraz, garrantzia handia emango zaio aurrez aurreko presentziari, Haur Literaturaren Ahozko Baliabideak jomugan, gune lasaiak berreskuratzeko aldarria oinarri, pertsona ardatz hartuta, modu praktiko, goxo eta babestuan.

Ebaluazio-sistema: Etenik gabekoa, unean uneko ekimenari lotua.

Detalles

Comienza:
octubre 8
Finaliza:
octubre 29
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/08/heziketa-literarioan-hezten-/webkklik00-detalle/eu/

Local

UNED Vitoria-Gasteiz. Pedro de Asúa, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España