Erresistentzia eta duintasunez beterikobidaia da, baina milaka pertsona hiltzen da bidean.Komunikabide nagusienetan oso noizean behin agertzen diren migrazio-bideak aurkeztuko dizkigu erakusketa honek: Europako herrialdeen artean (Serbia-Hungaria, Irun eta Mantxako kanala, esaterako); baita urrunagoak ere, Kolonbia eta Panama arteko Darién eskualdea, adibidez, oihan-eremu zingiratsua, urtero ehunka mila pertsonak zeharkatzen dutena Estatu Batuetara bidean. Horrez gain, behin batean Kontinente Zaharrerantz bidean Senegaldik abiatu eta desagertu direnen senideen erretratuak biltzen ditu erakusketak.
SERGI CÁMARA
Prentsa-argazkilari independentea da, estatuko zein nazioarteko hainbat hedabidetan argitaratzen du bere lana. Migrazio etaerrefuxiatuen gorabeherei segika osatu du bere lan-ibilbidea. Somaliatik Yemenera ontziz joandakoen bidea jaso du argazkitan, baita Saharako basamortuko migrazio-bidea ere, eta Egipton dauden errefuxiatu eta migratzaileen organoen trafikoa. Hamarurtez, Melillako hesi inguruan jazotako giza eskubideen urraketak dokumentatu ditu; lan hori Negro liburuan (Blume, 2020) jaso izan du. Horrez gain, urtez urte errefuxiatuek Europan zehar eta Ameriketan Estatu Batuetara bidean jarraitu dituzten ibilbideak ezagutu ditu .
Telecinco kateak ematen duen José Couso saria irabazi zuen 2005ean, Melillako hesian egindako lanagatik, eta Joan Gomis Kazetaritza Solidarioko Saria, 2019, bere ibilbide profesionala aintzat hartuta.Cámararen lana Harvardeko Unibertsitateko erakusketa kolektibo baten parte izan da.
Cámararen aburuz, bere lanbidean gehiago balio du bota pare on batek, argazki-kamera on batek baino.