Senegaleko bi gaztek Dakar uztea erabaki dute, eta Europaranzko migrazio-bideari ekin diote. Zuzendari italiar Matteo Garronek (Gomorra, Dogman) odisea garaikidea osatu du film honetan: protagonistek basamortuko arriskuak, Libiako atxiloketa-guneetako izugarrikeriak eta Kontinente Zaharreranzko itsas zeharkaldia gainditu beharko dituzte.
Hizlaria: Mbaye Gil (Dakar, Senegal), erizain asistentziala, 2018az geroztik Osakidetzan dihardu, eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko graduko (EHU) ikaslea da. Sunu Gaal GKEko burua da; horren bitartez, Jaxaay herriko (Dakarreko aldiriak) osasun-zentroak hobetzeko proiektuak bultzatzen ditu.
Sarrerak: