Shakespearek idatzitako tragedia historikoan oinarrituta, Horman Poster eta Dxsturi Teatroak estreinatuko duten antzezlan hau hainbat galdera erantzuten saiatuko da. Hiru pertsonaia oholtza gainean. Hirurak Shakespearen zale amorratuak. Hiru friki hauek Rikardo III.aren gaineko aluzinazio eszeniko bat ekarriko dute gure aurrera. Nor da Rikardo III? Ba al du Rikardok moralaren kontzientziarik? Zertan datza politikak? Manipulazio mekanismo berberak erabiltzen ziren lehen zein orain? Noraino eraman gaitzake botere goseak?
Galdera horiek erantzuteko, Shakespearen antzezlaneko eszenak, umorea eta eztabaidak erabiliko dituzte. Fikziotik terapiara eta handik dantzara ibiliko dira saltoka oholtza gainean. Anabasa horretan gaudela apurka apurka, Rikardo III.aren munduak irentsiko gaitu. Fikzio maila guztiak nahastuko zaizkigu eta ikusleen pentsamenduan galdera bat pausatuko da: gutako bakoitza ote da Rikardo III?
Fitxa artistikoa: