Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Marcin Masecki Trio

diciembre 6

Marcin Masecki Poloniako musikari garrantzitsuenetako bat da gaur egun. Musikan hainbat estilo eta formatu adierazteko gai den artista sutsu eta nortasun handikoa Boleros y más proiektuarekin dator. Sari ugari irabazi ditu, teklatu-instrumentuak interpretatzen ditu, abestu egin du, zinema eta antzerkirako konposatzen du, jaialdiak ekoizten ditu, orkestrak zuzentzen ditu, heziketa eman, grabatu eta musika-ekitaldiak antolatzen ditu. Bere proiektuek estilo sorta zabala hartzen dute barnean, eta birtuosismo handiz fusionatzen ditu, musika klasikoaren edo “kultuaren” eta “herri” musikaren edo entretenimendukoaren arteko banalerroa lausotuz.

Boleros y más (2023) proiektua musika latinoamerikarraren esplorazio bat da; hurbil duen musika, Kolonbian igaro baitzuen haurtzaroa.

  • Marcin Masecki (pianoa, ahotsa)
  • Max Mucha (kontrabaxua)
  • Jerzy Rogiewicz (bateria)

Local

Usurbe Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia)
Bideluze Plaza
Beasain, Gipuzkoa 019 España