Kimu irudimenari buruzko ikuskizuna da, natura eta irudimena uztartzen dituena eta errealismo magiko ukitua duena. Jokin Oregik, ikuskizunaren egile eta zuzendariak, ipuin eszeniko baten bidez, sorkuntzari buruzko begirada intimoa eskaintzen digu.
O andreak multinazional batentzat lan egiten du bakardade erabatekoan, duela gutxi langile asko zegoen bulego batean. O andreari ideiak agortzen hasi zaizkio. Halako batean, natura haren lan-eremua eta gorputza bizi-berritzen hasi da guztiz eraldatu arte; naturak giza izaera berri bat sortzen duen punturaino, ideia berri bat.
Fitxa artistikoa:
Adina: + 6 urte.
Informazio gehiago: Kimu.