Llar (etxea valentzieraz) arkitekturaren eta zirkuko arteen topaketa da, zura protagonista duena. Babesleku bat, bizileku bat, etxola bat eta norbera bizi den eta segurtasuna eta lasaitasuna sentitzen duen espazioa bilatu eta eraikitzea.
Malabaristak zurezko elementuen oreken bidez eraikitzen du, elementuen egonkortasunera iristeko, eta, horrela, sorpresaz betetako hizkuntza propioa sortzen du.
Ikuskizun hau ikerketa eta esperimentazio prozesu luze baten emaitza da, eta bere inspirazioa diziplina artistiko ezberdinetatik etorri da nagusiki. Ikuskizun originala da, bakarra eta berritzailea publiko guztientzat, umorea, originaltasuna, erritmoa eta malabareen teknika fina uztartzen dituena.
Adina: + 5 urte.
Informazio gehiago: Federico Menini – Llar
Fitxa artistikoa: