Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Aste Nagusia 2025 (Plaza Barria): Rebeca Rods & Black Light Gospel Choir

agosto 19

Bilboko 2025eko Aste Nagusiaren barne.

Plaza Barriko programazioa Aste Nagusiko kultur eskaintzarik esanguratsuenetako batean bilakatu da azken urteetan. Urtez urte sendotu da gune hau musika-aniztasuna balioan jartzen duen agertoki irekia eta kultura arteko elkargunea izanik.

Aurtengo edizioan, flamenko, reggae eta Europako folk doinuek protagonismo berezia hartuko dute, zortzi gauz jarraian entzungo baitira abuztuaren 16tik 23ra, gauero, 23:30ean. Euskal Herriko, Galiziako, Andaluziako, Italiako, Extremadurako eta Erresuma Batuko artistak igaroko dira agertokitik.

Asteartean, abuztuaren 19an, Rebeca Rods & Black Light Gospel Choir izango dira protagonistak. Estatuan erreferente den gospel taldea da, Grammy sarietan parte hartu duena eta energiaz betetako ikuskizuna eskainiko duena.

Local

Plaza Berria (Bilbo)
Bilbao, Bizkaia 020 España