Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Aste Nagusia 2025 (Plaza Barria): XXXII Bilbo Reggae Splash 2025: Winston Reedy

agosto 22

Bilboko 2025eko Aste Nagusiaren barne.

Plaza Barriko programazioa Aste Nagusiko kultur eskaintzarik esanguratsuenetako batean bilakatu da azken urteetan. Urtez urte sendotu da gune hau musika-aniztasuna balioan jartzen duen agertoki irekia eta kultura arteko elkargunea izanik.

Aurtengo edizioan, flamenko, reggae eta Europako folk doinuek protagonismo berezia hartuko dute, zortzi gauz jarraian entzungo baitira abuztuaren 16tik 23ra, gauero, 23:30ean. Euskal Herriko, Galiziako, Andaluziako, Italiako, Extremadurako eta Erresuma Batuko artistak igaroko dira agertokitik.

Reggae estiloa ere izango da programaren parte, eta ostiralean, abuztuaren 22an, XXXII. Bilbo Reggae Splash ospatuko da. Aurtengo izar nagusia Winston Reedy izango da, Euskadin bakarka arituko den lehen aldia izango da. Reggae klasikoaren britainiar legenda hau bere ohiko taldearekin arituko da eta tokiko musikari hautatuek lagunduko diote.

Local

Plaza Berria (Bilbo)
Bilbao, Bizkaia 020 España