Arabako Musika Klasikoaren 2025eko Zikloak berriz beteko du musikaz abuztua, eta sei kontzertu egingo dira Arabako beste hainbeste herritan: Uribarri Gaubea, Amurrio, Argantzon, Santikurutze Kanpezu, Zalduondo eta Bastida. Sei kontzertuek aniztasun estetiko eta geografiko handiko programak eskainiko dituzte, euskal konpositoreen eta nazioartekoen eta egungo musika panoraman erreferentzia diren interpreteen lanekin.
Abuztuaren 7an, Uribarri Gaubeako elizan, zikloa inauguratzeko arduraduna Helix Trío izango da, zeina hauexek osatzen baitute: Jaume Angelès Fité (biolina), Guillermo Ortega Santos (biolontxeloa) eta Paula Belzunegui Moreno (pianoa). Elkarrekin interpretatuko dute «Mendeen arteko elkarrizketa»; programa bat da aztertzen duena ganbera musikak zer bilakaera izan duen XIX. mendetik XX. mendera arte.
Euskal konpositoreen lanak: Sarasate, Guridi, Iparragirre eta Hermosa Amurrion egongo dira entzungai, Garikoitz Mendizabalek txistua eta Gorka Hermosak akordeoia joz. Ondoren, Marifé Nogales mezzosopranoaren txanda izango da, Jacinto Sánchezen gitarrak lagunduta, eta Lorca, Tárrega, Albéniz, Falla, Iparragirre, Aita Donostia, Sorozabal eta Guridi interpretatuko dituzte Argantzonen.
Zikloa Kanpezutik ere igaroko da, eta, han, Luken Munguira tenoreak eta Aurelio Viribay piano jotzaileak “Sorterria hizketan” programa aurkeztuko dute.
Kontzertuak abuztuko hirugarren astean amaituko dira. Abuztuaren 22an, ostirala, Garikoitz Mendizabalek eta Gorka Hermosak berriro jardungo dute Zalduondon. Azkenik, Quartet Gehrard taldea, Europan proiekzio handiena duen laukoteetako bat, arduratuko da programari amaiera emateaz Arabako Errioxan. Laukotea Lluís Castán (biolina), Judit Bardolet (biolina), Miquel Jordà (biola) eta Jesús Miralles (biolontxeloa) dira, eta zikloa itxiko du Bastidan, hilaren 24an, igandea, «Edertasunaren omenez» programarekin.
Ohi bezala, sarrera doakoa izango da edukiera osatu arte, eta udal anfitrioien laguntza izango du.
Emanaldien egutegia:
Helix Trío
«Mendeen arteko elkarrizketa»
Hauexen lanak: Turina, Shostakovich eta Schubert
Garikoitz Mendizabal & Gorka Hermosa
Hauexen lanak: Sarasate, Guridi, Iparragirre eta Hermosa
Marifé Nogales (mezzosopranoa) & Jacinto Sánchez (gitarra)
Hauexen lanak: Lorca, Tárrega, Albéniz, Falla, Iparragirre, Aita Donostia, Sorozábal eta Guridi
Luken Munguira (tenorea) & Aurelio Viribay (piano jotzailea)
«Sorterria hizketan»
Hauexen lanak. Arambarri, Zubeldia, Escudero, Garbizu eta Almandoz
Garikoitz Mendizabal & Gorka Hermosa
Hauexen lanak: Sarasate, Guridi, Iparragirre eta Hermosa
Quartet Gerhard
«Edertasunaren omenez»
Hauexen lanak: Bach, Shostakovich eta Chaikovski