Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Hiriko Soinuak 2025

octubre 24 - octubre 25

2025eko Hirio Soinuak jaialdia urriaren 24 eta 25ean izango da.

Barakaldoko Udalak, BBK, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz sustatutako Hiriko Soinuak proiektuaren lehiaketan 146 artistak eman dute izena (143 2024an).
 
Izena eman duten 146 proposamenak sari nagusirako hautagai izango dira, baina horietatik 39k Barakaldoko proposamenik onena izateko aukera dute (30, 2024an), 64k euskarazko proiekturik onena izateko baldintzak betetzen dituzte (2024an, 46) eta 10ek BBK-Berdintasun saria jasotzeko aukera izango dute (2024an, 8). Nabarmentzekoa da datu guztiek hobera egin dutela 2024ko datuekin alderatuta, bai parte-hartze orokorrari dagokionez, bai beste hiru kategorietarako hautagai diren proiektuei dagokienez. Barakaldoko artistetan %30eko hazkundea izan da, %39koa euskarazkoetan, eta BBK-Berdintasun sarirako 8 inskripzio izatetik 10 izatera pasatu da. Era berean, izena emandako proiektuen %28a (42) berriak dira 2024arekiko.
 
Izena emateko epea amaitu ondoren, orain epaimahai profesional batek erabakiko du zein artista pasako diren finalera. Kategoria nagusiko, Barakaldoko talderik onenaren kategoriako eta BBK-Berdintasun kategoriako bederatzi proposamen finalistek zuzenean joko dute irailaren 27an Barakaldoko San Bizente parkean egingo den doako finalean. Artistarik onena euskaraz epaimahai profesionalak erabakiko du zuzenean.
 
Epaimahaia SUA taldeko Janire Lopez artistak, Jon Asier Zubelzuk (Gaua Estudioko soinu teknikari titularra) eta Iker Bárbarak (MondoSonoro komunikabidearen Euskal Herria-Errioxa edizioaren koordinatzailea) osatuko dute.
 
Lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 24an eta 25ean arituko dira Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuak festibalean, Estatu mailan izen handia duten eta hurrengo asteetan iragarriko diren artistekin batera.

Finala eta festibala doakoak izango dira.

Local

Herriko plaza, ostatua eta elkartea
Altzo, Gipuzkoa 007 España