2025eko Harresietako Jaialdiaren egitarauaren barruan.
DANTZA ZOROAN JAIALDIA. Zaldi Zuria – Barbazan ingurabidea – Jito Alai frontoia. Larunbatetan. Abuztuaren 9tik 23ra. 20:00.
Dantza zoroan jaialdiaren hamargarren edizioa ospatuko da aurten, abuztuaren 9, 16 eta 23an, larunbatetan, 20:00etan, espazio irekietarako nazioko zein nazioarteko dantza proposamenen hautaketa batekin. Dantza-ikuskizunez eta performancez osatutako ibilbide bat Barbazan ingurabidean barna, Zaldi Zuriaren zokotik hasi eta Jito Alai pilotalekuraino.
*Abuztuak 9
Ven. La Macana. Galizia.
Animi. Matteo Bittante. Italia.
Don’t, Kiss. Fabio Liberti. Danimarka / Italia.
La Macana Galiziako dantza konpainia bat da, Caterina Varela (Galizia) eta Alexis Fernández (Kuba) dantzari eta koreografoak zuzendari dituena. Ven (2008) lanak sari bat baino gehiago jaso ditu, eta harrera ona izan du nazioarteko zirkuituan; hor jarraitzen du, biran.
Matteo Bittante (Italia). DanceHaus konpainiaren zuzendarikidea da, eta hura fundatu zuen 2012. urtean. Ikuskizun batzuk egin ditu konpainia horrekin Espainiako eta nazioarteko zenbait jaialditan.
Fabio Liberti (Danimarka eta Italia). Danimarkako koreografo hori zenbait konpainiatako kide izan da Holandan, Alemanian, Suitzan, Italian eta Danimarkan. Haren ikuskizunak Europako jaialdi askotan ikusi ahal izan dira, eta nazioarteko sari asko jaso dituzte.
*Abuztuak 16
Burnt. Cía Lasala. Gipuzkoa.
Grietas. Alba D. Errioxa.
Tales to Disturb. Laura Daelemans. Belgika.
Cía Lasala. Judith Argomaniz-ek zuzendutako dantza garaikideko konpainia. 2013an sortutako konpainiak sari asko jaso ditu, eta haren lanak errekonozimendua jaso du bai Espainian, bai Europan, bai eta Taiwanen eta Kanadan ere.
Alba De Miguel (Logroño). Diziplina anitzetan aritzen den artista da, arte performatiboetan, dantzan eta koreografia-zuzendaritzan espezializatua. “G R I E T A S” antzerki fisikoko eta dantzako solo bat da, egun Espainian eta Alemanian barrena taularatzen ari dena.
Laura Daelemans Holandako dantzari, koreografo eta artista bisual bat da, koreografia batzuk egin ditu Europako sona handiko zenbait dantza-akademia eta erakunderentzat.
*Abuztuak 23
Imago. Ferenc Feher. Hungaria.
Porque sabe lo que pienso. Alba Duarte eta Urtxi Ortega. Nafarroa.
Vogue. Anuar Merabet. Nafarroa.
Ferenc Fehér. Berezko estiloa duen dantzari eta koreografoa, freestyle motako dantza garaikidea, animalia-mugimenduak eta etenik gabeko inprobisazioa uztartzen dituena.
Alba Duartek (ballet klasikoa eta dantza garaikidea) eta Urtxi Ortegak (idazlea, artista eta dantzaria) antzeztuko duten pieza horrek Nafarroako Gobernuaren Artista Gazteen 2024ko Topaketa irabazi zuen. Bi artista horiek, bidenabar, Dantza Zoroan-eko aurreko edizioetako parkour-etan parte hartu zuten.
Anouar Merabet. Diziplina anitzetan aritzen den artista, aktibista dekoloniala, feminista eta queerra. Marokon jaio zen, eta Nafarroan bizi da. Haren praktika artistikoa eta politika oso erneak dira, eta dantzalekuetako eszenatokietan ikus dezakegu (ballroom), bai eta jaialdi alternatiboetan edo esparru instituzionaletan.