Getxoko 2025eko Aste Koralaren barne.
Skovoroda ukrainar abesbatza gazte bat da, eta Poznanen (Polonia) du egoitza. 2023an sortu zen, Centrum Kultury Zamek-en ekimenez. Bikaintasun koralarekin eta elkarrizketa kulturalarekin konprometituta dauden Ukrainako musikari gazte talentudunak biltzen ditu taldeak. Abesbatzak 2023ko Ethno Port Poznade jaialdian egin zuen debuta eta eman zion hasiera 16. edizioari. 2024az geroztik, Artem Aleksieievek eta Daria Korolovak partekatzen dute zuzendaritza artistikoa.
Skovoroda abesbatzak errepertorio zabala interpretatzen du, Ukrainako musika folklorikotik hasi eta obra koral garaikide eta sakratuetaraino. “Legnica Cantat” 55. Abesbatza Lehiaketa Nazionalean parte hartu du, bai eta Poloniako Musika Koralaren Sari Nagusiko kontzertu-zikloan ere, Poznaathen eta Grodzisk Wielkopolskin. Taldeak aktiboki parte hartzen du kausa sozial eta kulturaletan ere, eta Polonia osoan ongintzako kontzertu ugari ematen ditu Ukrainari eta ekimen humanitarioei laguntzeko.
Artem Aleksieiev, Karkoven jaioa, abesbatza-zuzendaritzan graduatu zen Kotlyarevsky Arte Unibertsitate Nazionalean. Stanis¿aw Krawczynski irakaslearekin ikasi zuen Krakovian, eta gaur egun orkestra-zuzendaritza ikasten ari da Poznanen, Warcis¿aw Kunc irakaslearekin.
Daria Korolova abesbatza-zuzendaritzan graduatu zen Kharkoven, eta opera-kantuan ikasten jarraitzen du Poznaideko Musika Akademian, Grazyna Flicinska-Panfil irakaslearekin.