Getxoko 2025eko Aste Koralaren barne.
Ia berrogei urtez, BALSIS Gazte Abesbatzak (1987an sortuak) iraunkortasuna erakutsi du bere kalitate artistikoan, eta horrek eraman du begirunea eta ospea lortzera bai Letonian bai atzerrian. A cappella musika koralean erakusten duen ikuspegi sortzaileari esker, gertaera gogoangarria da eskaintzen duen kontzertuetako bakoitza; horren erakusgarri dira jaso dituen nazioarteko 25 sariak —Suediako Lund Abesbatza Jaialdia (2012) Suedian; The World Choral Expo (2015) Macaon, Txina; Kantu Koralaren Europako Sari Nagusia (2004 eta 2017); Takarazuka Choir Competition eta Tokyo International Choir Competition (2024)— baita mundu mailako izen handiko taldeekin agertokia partekatu izana ere, tartean The King ‘s Singers (2008) eta Voces8 (2022) abestaldeekin.
Abeslarien alaitasun eta konpromiso apartekoak kausa onetan laguntzera bultzatzen ditu entzuleak. BALSISek hamaika ongintzazko kanpaina eta proiektu sozial aurrera eraman ditu, batez ere umezurztegietako haurrei eta behar bereziak dituzten pertsonei laguntzeko (adibidez, Warm Christmas, Give The World, BALSIS zeinu-hizkuntzan eta beste proiektu batzuk).
Ints Teterovskis zuzendari kementsu eta karismatikoak, Latvian Song Celebration-eko zuzendari nagusia ere izandakoak, 25 urte baino gehiagoz zuzendu du BALSIS. Bere zuzendaritzapean, abesbatzak hirurogeita hamar kontzertu inguru eman ditu urtean, eta dozena bat disko baino gehiago grabatu ditu. Teterovskisek eta abesbatzak erregulartasunez sustatzen dituzte konpositoreen obra berriak, kantu koralen zikloaren generoan batik bat.