Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bilboko Aste Nagusia 2025 (Plaza Barria): Bilboko Udal Musika Banda + Txistularien Alardea

agosto 24

Bilboko 2025eko Aste Nagusiaren barne.

Bilboko Udal Musika Bandak 11 emanaldi eskainiko ditu guztira Aste Nagusian, horietako bat Sorotan Bele taldearekin elkarlanean Abandoibarran. Tradizioari eutsiz, Bilboko taldeak 8 kontzertuko zikloa eskainiko du abuztuaren 17tik 24ra Areatzako Kioskoan, egunero, 12:00etan hasita. Hiriko gune enblematiko honetan, Bandak giro paregabea sortuko du, eta bertaratutakoek ederki gozatu ahal izango dute: pasodobleak, zarzuelak, klasikoak eta txistulari, gaita-jotzaile zein dantzariekin egindako kolaborazio bereziak izango dira protagonista.

José R. Pascual Vilaplana (abuztuaren 17an), Iñaki Urkizu zuzendariordea (abuztuaren 20tik 24ra) eta Juan José Ocón zuzendari gonbidatua (abuztuaren 18an eta 19an) izango dira Kioskoan taldea gidatuko dutenak. Haien zuzendaritzapean, musika anitz eta biziak hartuko du Areatzako gunea: euskal dantzak, zarzuela, doinu latinoamerikarrak eta bertoko konposizioak uztartuko dira, Bilboko kultur aberastasuna eta munduarekin duen lotura agerian utziz.

Azkenik, jai egitarauari amaiera emateko, abuztuaren 24an, igandea, Bilboko Udal Txistulari Bandaren ohiko Txistulari Alardean ere parte hartuko du, 13:00etatik aurrera Plaza Barrian eskainiko den emanaldian; Txaber Fernández zuzendari bilbotarraren zuzendaritzapean, Euskal Herriatik eta bereziki Bizkaitik etorritako 80 txistulari inguruk parte hartuko dute, eta haiekin batera, metak boskote bat, San Antón abesbatza, Imanol Iribarren (pianoa), Íñigo Eskubi (guitarra), Amaiur Cajaraville (baxua), Ander Zulaika (bateria) eta Oinkari dantza taldea. Aurten, Julen Alonso eta Uxue Kerejeta izango dira gonbidatu bereziak.