Elgoibarko 2025eko San Bartolome jaiak abuztuaren 23tik 30era ospatuko dira. Guztira 70 jarduera baino gehiago eskainiko dira egun horietan elgoibartar eta bisitarientzat. Egitarauaren diseinuan 15 elkarte lokalek eta 7 gastronomia elkartek parte hartu dute. Aurkezpenean data nagusiak eta berrikuntza garrantzitsuenak azpimarratu dira:
Urte askoren ostean, jaietako kartel ofiziala sortu da berriz, Irati Uzkudun Cabezudok ilustratua, egitarauari kolorea eta nortasuna emanez.
Musika eta herriko partaidetza
Kontzertu eta jarduera musikalek giroa jarriko dute Elgoibarko kaleetan. Nabarmendu beharrekoak:
Horiez gain, 90MEM, Baltzola eta Lagunak, Ustekabe eta beste herriko talde batzuk ere arituko dira.