Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Donostiako Aste Nagusia 2025: Goizaldi Dantza Taldea

agosto 11

Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne.

1948ko otsailaren 2an sortu zen Goizaldi Euskal Dantzari Taldea Donostian. Kandido Pujana izan zen sortzaile eta lehenengo urteetako maisua, Goierriko (Gipuzkoa) euskal dantza tradizionalak irakasteko helburuarekin. Kandido Pujanak bere aita Jose Lorenzo Pujanarengandik ikasi zituen dantzak. Honek, Jose Antonio Olanorengandik, eta Olanok, berriz, Juan Inazio Iztueta maisu handiaren eskutik jaso zituen.

Hau horrela, Goizaldi, urte guzti hauetan Gipuzkoako dantzen erreferentea izan da, bere helburu nagusia dantzak beren tradizioan mantentzea eta eustea izanik. Hala eta guztiz ere, gizartearen aldaketetara ondo egokitutako dantza taldea izan da, eta 2016az geroztik, emakume zein gizonek hartu dute dantza horiek ikasi eta ezagutarazteko pribilegioa. Euskal dantzak guztiak landu arren, taldea Gipuzkoako dantza tradizionaletan oinarritzen da gehienik.

 

Local

Konstituzio Plaza (Donostia) – (Mandasko Dukea aretoa)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España