2025eko Eszena Kalera kaleko arteen zirkuituaren barne.
Entre cuerpos dantza garaikideko pieza da. Bidaia honetan distantziak eta irudiak aipatzen dira, eginahalak egitea, ozeanoa, apneak eta korronteak aipatzen dira; mugak eta euspenak aipatzen dira. Entre cuerpos lana ideia honetatik abiatzen da: inoren lurra ez da ezein herrialde edo pertsonarena, zeren eta norena da gorputza?
Sangre y clorofila: dantza garaikideko pieza da eta Vicente Ameztoy margolariaren obran inspiratuta dago. Paisaiaren, lurraren eta gure nortasunaren artean dagoen harremanari buruz egiten du gogoeta. Bizi dituen espazioak eraldatzen dituen pieza, kolorez, ehunduraz eta poesiaz betetzen dituelarik. Lan koreografiko hau delikatua da ñabarduretan eta zorrotza bere fisikotasunean, eta paisaia amaitzen den eta gure ideiak hasten diren mugatik dabil.