Lan hau esperientzia erreal batean oinarritzen da: bizitza aldatzen duen diagnostiko batean. Tragikomedia eran, protagonistak aldaketa sakona egiten du bere barne-munduan, eta bizitzaz, mendekotasunaz eta egokitzeko moduaz hausnartzen du. Igogailua bere emozioen, ziurgabetasunaren eta gorabeheren metafora bat da. Umorez, emozioz eta hausnarketaz, giza hauskortasunaz hitz egiten duen eta umorea galdu gabe bere burua berrasmatzeko indarra ospatzen duen antzezlan hurbiltasunekoa eta zintzoa da ‘Igogailua’.