30eko hamarkadako negua da eta Orient Express-a bere helmugarantz doa dotore… ekaitzak geldiarazten duen arte. Hurrengo goizean, bidaiarietako bat hilda agertuko da bere konpartimentuan. Ezin dute ihes egin. Hiltzailea barruan dago. Agatha Christieren klasikoaren bertsio honetan, Juanjo Arterok Hércules Poirot detektibe ospetsuaren papera egiten du. Ezustekoz betetako misterio korapilatsu bat konpondu behar du. Ezer ez da dirudiena, eta denek ezkutatzen dute zerbait. Igo trenera, baina ez fidatu inorengan!