Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ilustratzailearen Txokoa: «Berta Suescun»

septiembre 9 - diciembre 7

Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan, Berta Suescunen txanda da.

Berta Suescunek Arkitektura Teknikoa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Arkitektura-estudio, enpresa eta Nafarroako Gobernuaren hainbat departamentutan lan egin ondoren, 2005ean Iruñeko Udalean hasi zen beharrean.

Gaur egun, lana bere pasio handienetako biekin uztartzen du: artea eta ilustrazioarekin. Ilustratzaile ibilbidea modu autodidaktan hasi zuen, eta prestakuntza haur-ilustrazioari eskainitako lantegi eta ikastaro ugarirekin osatu du. Teknika mistoak erabiltzen ditu nagusiki, eskuz egindakoa eta digitala uztartuz. Bere lan egiteko moduari dagokionez, bozetoak egitea atsegin du. Gustukoa duen emaitza lortzean, eskala handitu eta detaileak egiteari ekiten dio. Behin ilustrazio definitiboa duenean, arkatzaz definitu, eskaneatu eta kolorea digitalean gehitzen dio. Koloreekin eta testurekin jolastea atsegin du eta denbora eskaintzen dio azken pausu horri.

Detalles

Comienza:
septiembre 9
Finaliza:
diciembre 7
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/09/berta-suescun/webkklik00-detalle/eu/

Local

Aiete Kultur Etxea – (Aiete K.E.)
DK. Aiete pasealekua, 63
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España