2025eko Iruñako udako GOLEM programaren barne.
Alvin Straight (Richard Farnsworth) Iowan alaba ezgaitu batekin (Sissy Spacek) bizi den agure xelebre bat da. Enfisema bat izateaz eta ikusmena galtzeaz gain, aldakan arazo larriak ditu, eta, ondorioz, ia ezin du zutik egon. Bere anaia Lyle (Stanton), zeinarekin duela hamar urte etsaituta egon zen, bihotzekoak eman diola jakin duenean, nahiz eta bere osasun-egoera kaskarra izan, Wisconsinera joatea erabaki du. Horretarako, 500 kilometro inguru egin beharko ditu, eta daukan garraiobide bakarrean egiten du: belarra mozteko makina batean.