Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bilboko Aste Nagusia 2025 (Plaza Barria): Bilboko Udal Musika Banda & Abraham Cupeiro

agosto 16

Bilboko 2025eko Aste Nagusiaren barne.

Plaza Barriko programazioa Aste Nagusiko kultur eskaintzarik esanguratsuenetako batean bilakatu da azken urteetan. Urtez urte sendotu da gune hau musika-aniztasuna balioan jartzen duen agertoki irekia eta kultura arteko elkargunea izanik.

Aurtengo edizioan, flamenko, reggae eta Europako folk doinuek protagonismo berezia hartuko dute, zortzi gauz jarraian entzungo baitira abuztuaren 16tik 23ra, gauero, 23:30ean. Euskal Herriko, Galiziako, Andaluziako, Italiako, Extremadurako eta Erresuma Batuko artistak igaroko dira agertokitik.

Lehen hitzordu handia larunbatean, abuztuaren 16an, izango da: «Pangea» ikuskizunean Bilboko Udal Musika Banda eta Abraham Cupeirok bost kontinenteetako musika tresna berezien bidez bidaia musikala eskainiko dute.