Pinotxok ez daki nor den, ezta zer den ere. Makilazko panpina bat da ala ume arraro bat? Auskalo. Argi du zer izan nahi duen: garrantzitsua izan nahi du, ospetsua, dirua irabazi nahi du beretarrei laguntzeko… eta beste haur bat izan nahi du eta asko maitatu nahi du… nahiz eta berak badakien desberdina dela.