THE TROOPS OF DOOM talde brasildarra da, eta bere kideek esperientzia handia dute; izan ere, Jairo «Tormentor» Guedz gitarra-jotzaileak SEPULTURAn parte hartu izanak denbora dezente darama taldearen izena azaltzen.
«The rise of heresy» lanean, bere lehen EPan, THE TROOPS OF DOOMek sei abesti aurkezten ditu, lau propioak eta SEPULTURAren bi bertsio, hain gustuko duen laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadako muturreko metal gordin eta primitibo horretara daramatenak.