Gure Zirkua Uharten izango da, irailaren 26tik urriaren 11ra. Guztira, 10 emanaldi eskainiko dituzte.
Gure Zirkua euskara hutsezko lehen zirkua da, familiei eta adin guztietakoei zuzendua. Ikuskizunak zirkuko osagai guztiak batzen ditu (malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia…), helburua euskal kultura eta ikuskizunak aldarrikatzea ere badelarik.