2025eko Getxo Folk jaialdiaren barne.
Xabier Zeberioren zuzendaritzapean, orkestra gazte hau, jazza, euskal musika herrikoia eta inprobisazio garaikideari egindako keinuak uztartzen dituen errepertorioan murgiltzen da.
Emaitza, tradizioaz eta modernitateaz hitz egiten duen konpas fresko eta zoragarri hau da. Proiektu honen bidez, taldeak sormenarekin, ikasketa kolektiboarekin eta zuzenekoaren emozioarekin duen konpromisoa erakusten ditu.