Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Udako ikastaroak 2025 UPV/EHU: «En torno al año 1000: un mosaico de culturas»

septiembre 2 - septiembre 4

Gipuzkoaren existentziari buruz ezagutzen den lehen aipamen idatzia 1025ean egin zen; garai hartan musulmanen domeinua oraindik Ebroren arro ertain eta baxuraino hedatzen zen, eta Dueroak, bere azken zatian, kristau erresumekiko muga markatzen zuen. Banalerroaren alde batean eta bestean, gainera, mugimendu dinamikoak, aldaketak eta eraldaketak zeuden, lurralde antolamendu berria ekarriko zutenak.

Gipuzkoako milurtekoaren efemeridea oinarri hartuta, garai hartako iberiar penintsularen irudi poliedrikoa osatzea ahalbidetuko duten egoera historikoen adibide garrantzitsuak aurkeztuko dira. Irudi hori Andeetako kulturen eraketa prozesuaren bidez eraikitako kontrapuntu batekin osatuko da, Suaren Lurraldetik Ekuadorreraino (wari edo huari kulturak, tiahuanakoa, chincha kultura, Ichma, Chimú erresuma…). Horrela, gertaera fokal batetik abiatuta, behaketa eremua zabalduz joango da, hurbilketa berritzaileko prozesu batean errealitate paraleloak erlazionatu arte.

Helburuak

Gipuzkoako milurtekoaren efemeridea aprobetxatzea 1000. urte inguruan zentratutako ikerketen emaitza berritzaileak ezagutarazteko, bai Iberiar penintsulan, bai Ozeano Bareko andeetako lurraldeetan.

Kultura identitateen eraketako aldaketa-prozesuei eta eraldaketa historikoei heltzea.

Genesi, eraldaketa eta mutazioko egoera historiko paraleloak jorratzen dituen konparazio-prozedura partekatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Europako hizlarien ekarpenak, Amerikako kontinentean jarraitu ahal izango dira, aldez aurretik grabatuta, orduaren aldea dela eta, baina programaren antolaketak galderen txanda eta parte-hartzaileen beste edozein esku-hartze zuzenean egiteko aukera emango du.

 

Local

Falerina Taberna. Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España