Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Al Margen del Deterioro: zinema-zikloa» 2025

agosto 21 - agosto 29

  • Filmak eta film laburrak abuztuaren 21, 22, 28 eta 29an proiektatuko dira Olarizuko Etxaldeko patioan

Aire zabaleko zinema Olarizuko lorategi botanikora itzuliko da abuztuaren 21, 22, 28 eta 29an ‘Al Margen del Deterioro: zinema-zikloa’ren seigarren edizioarekin. Haz, Laboratorio para el Movimiento Visualek eta Ingurumen Gaietarako Ikastegiak (IGI) antolatutako zikloa da eta Amaia Zorrillak aukeratutako filmen eta film laburren hautaketa biltzen du. Emanaldiak Olarizuko etxaldeko atarian eskainiko dituzte.

Zikloa dibulgazioko, partaidetzako eta sormeneko ekintzen programan sartuta dago eta horren helburua da ondare fotofilmiko pertsonala berreskuratzea, ikertzea eta berrerabiltzea. Filmen aukeraketaren helburua zinemak ingurune naturalaren aldaketa eta degradazioa nola islatu duen erakustea da. Gainera, narriaduraren eta birsorkuntzaren arteko oreka mantentzen duten beste esku-hartze jasangarri batzuk ere erakutsiko ditu.

Zinema-zikloa ostegunean, hilaren 21ean, hasiko da Oskar Alegriaren ‘Zinzindurrunkarratz’ lanaren proiekzioarekin. Ikus-entzunezko lan horrek bere herriko artzainek mendietara egiten zuten transhumantziaren bidea berreskuratzea erabaki duen zinemagile baten istorioa kontatzen du. Bere asmoa familiaren Super 8 kamera zaharrarekin filmatzea da, baina ez du ibilbide zehatza erakutsiko dion lekukorik aurkitzen. Proiekzioaren ondoren, zuzendaria bertan izango da filmari  buruz hitz egiteko.

Ostiralean, hilaren 22an, Tatiana Huezoren ‘El lugar más pequeño’ proiektatuko da. Salvadorreko mendietan dagoen suntsitutako herri batean minarekin bizitzen ikasi duten pertsonen istorioa kontatzen du. Herri hura, bertako biztanleek hango lurrarekiko eta jendearekiko sentitzen zuten maitasun sakonari eta indarrari esker, berriro altxatzea lortu zuten.

Ostegunean, hilaren 28an, ‘All that Breathes’ egongo da ikusgai. Shaunak Senen lanak bi anaiaren istorioa kontatzen du. Munduko hiri jendetsuenetako batean, beren bizitza miru beltza babesten ematen dute. Mirua New Delhiko ekosistemarako ezinbestekoa den hegazti harrapari dotorea da, baina zerutik kopuru kezkagarritan erortzen dira.

Zikloari amaiera emateko, ostiralean, hilaren 29an, bi film ertainen proiekzioa eta performance bat izango dira, ‘Mary Zurbano’ren eta‘ Froglad’en eskutik.

Emanaldiren batera joan nahi dutenek 5 euroren truke eros ditzakete sarrerak online.

Informazio gehiago

Local

Olarizuko Etxaldeko patioa
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España