Cargando Eventos

« Todos los Eventos

MUSERGO: «SUKRAMARKUS»

octubre 26

Markos Gimenoren Karteletrak erakusketaren inguruan hainbat jarduera osagarri proposatzen dira IAK-tik, haien artean, sortutako palindromoen berrirakur(ari)keta libre bat. Musikak, performanceak, umoreak eta “hizperimentuek” bat egiten dute Maite Arroitajauregi, Mursegoren hegaldi berri honetan

Markos Gimeno Vesga (Ermua, 1975-2018) artista moldakor eta polifazetikoa izan zen; diziplina ezberdineko sortzaile aparta, hainbat genero jorratu zituena, hala nola pintura, musika, antzerkia eta literatura. Gainera, bereziki nabarmendu zen palindromoen formulazioan – ezkerretik eskuinera eta alderantzizko zentzuan berdin irakurtzen diren hitzak edo esaldiak –, diziplina horretan jarri baitzuen arreta bere bizitzako azken urteetan. Bipolaritatea eta depresio-aldiak zituen; 44 urterekin bere buruaz beste egin zuen 2018ko abenduaren 7an, Eibarren

Eibarren 1977an jaioa, Maite Arroitajauregi biolontxeloan lizentziatua da Gasteizeko Goi Kontserbatorioan. Zenbait musika taldeeta parte hartu eta gero (Anari, Lisabö eta Xabier Montoiarekin, besteak beste), 2009an Mursego sortu zuen,hainbat mutazio eszeniko izan dituen bakarkako proiektua. Azken urteotan, zinema-musikaren konposizioan murgilduta, besteak beste, Fernando Francoren “ La consagración de la Primavera “(2022) eta Victor Iriarteren “Sobre todo de noche” (2023) filmak musikatzen jardun du. Bereziki emankorra izan da  Aránzazu Calleja bilbotarrarekin osatu duen bikote artistikoa, harekin batera “Akelarre” (2020), Pablo Agüerorena, eta “ Irati”, Paul Urkijorena, musikatuz. Lehen lanagatik, Goya eta Platino sariak jaso zituzten musika original onenaren kategorian, eta bigarrenarekin, berriz, abesti onenaren eta musika original onenaren sarietarako izendatuak izan dira.

 

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España