2025eko Cultur-Izan programaren barne.
ROCAMADOR DANTZA TALDEA ETA TIRIKI TRAUKI FANFARREA
Batzen Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolaturiko dantza, musika eta kantu ikuskizuna da, Nafarroako folklorearen aberastasuna ospatzen duena. Errepertorioa Zangozako Merindadeko dantzetan oinarritzen da, bertan bildutako musiketatik sorturiko pieza tradizionalak eta jatorrizko koreografiak barne. Ahots narratzaile batek eta proiekzioek ikuskizunarekin batera jantziei, musikei eta instrumentuei buruzko informazioa eskaintzen dute.