Aragoiko taldea da Joaquín Pardinilla Sexteto, eta Aragoiko folklorearen ikuspegi berezia darama era guztietako agertokietara. Musika tradizionalaren misterioa, grazia eta aberastasuna daude taldearen ariman.
Taldeak «En Danze» ikuskizuna aurkeztuko du Bidasoan, errepertorio bizi eta ziragarrian, bere diskografia zabalean oinarritutako errepertorioa duean, bere azken 3 diskoak bereziki azpimarratuz: Guatizalema, Ver para creer eta Víspera. Intentsitatez, indarrez eta kalitatez egindako apustu instrumentala, publiko mota guztiak hunkitzen dituena.