Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostiako Euskal Jaiak 2025: egitaraua

septiembre 3 - septiembre 14

Donostian iraileko lehen egunetan izan ohi dira Euskal Jaiak. Formatu txikiko kultur jarduerez osatutako programa bat, estropaden igandeen inguruan, non kulturafolklorea eta euskal kirola batzen baitira. Aurten, ezin konta ahala jarduera egingo dira: kantautoreak, kontzertuak, dantzaldiak, herri-kirolak eta ikuskizunak.

2025eko Dantza Sueltoko Txapelketa

Donostia/San Sebastián Festak-ek antolaturik, Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, irailaren 7an arratsaldeko 18.00etan, Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketa ospatuko da Konstituzio plazan ondorengo Oinarrien arabera.

Izena emateko epea abuztuaren 27an amaituko da, 13:30ean.

Historia

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1896an sortu zituen Euskal Jaiak (“Fiestas Euskaras”). Jai haietan, baserri-giroko lehiaketak antolatzen ziren, eta haien osagarri izaten ziren literatur lehiaketak, dantzaldiak eta herri-kirolak, euskal ohituren eta folklorearen gorespenez.

893an, Antoine D’Abbadiek, Sara, Donibane Lohizune eta Urruñako Euskal Jaien sortzaileak, euskal jai bat antolatu zuen Azpeitian. Gipuzkoako Foru Aldundiak segida eman zion ekimen hari, eta Arrasaten egin zituen lehen aldiz. Hurrengo urteetan, beste herri batzuetan egin ziren.

Donostiako lehen Euskal Astea 1927ko irailaren 8tik 18ra antolatu zen, Jose Antonio Begiristain alkatearen ekimenez. Hurrengo urtean, Aldundia ere sartu zen antolakuntza-batzordean, Turismo Ekintzetxearekin batera. Gerrateak eten egin zuen Euskal Jaien bigarren etapa hura, baina 1940an, El Diario Vasco eta Turismo Ekintzetxea Euskal Astea berreskuratzen saiatu ziren.

1961ean, bere jatorrizko izena hartu zuen berriro Asteak: Euskal Jaiak edo “Fiestas Euskaras”, eta hala egin ziren 1985a arte. Urte batzuetako geldialdiaren ondoren, 1994an Parte Zaharreko zenbait elkartek berreskuratu egin zituzten jaiak, eta Turismo Ekintzetxea berriro sartu zen antolakuntza-lanetan, Parte Zaharreko Jai Batzordearekin batera.

Detalles

Comienza:
septiembre 3
Finaliza:
septiembre 14
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/03/donostiako-euskal-jaiak-2025-egitaraua/webkklik00-detalle/eu/

Local

Kora Green City. Berpizkundearen plaza, 12
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España