2025eko Cultur-Izan programaren barne.
«Nafarroa 1925eko eskualdeko jantzien erakusketan«
1925ean, eskualdeko jantzien erakusketa bat egin zen Madrilen, eta formatu txikiko erakusketa horretan aztertzen da nola parte hartu zuen Nafarroak ekitaldi hartan. Foru Diputazioak batzorde bat izendatu zuen orduan jantziak eta material grafikoak biltzeko. Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoaren bildumetan gordeta daude ekitaldi horretarako hautatu ziren piezetako batzuk, baita hainbat material grafiko eta dokumental ere, agerian uzten dutenak nolako interesa piztu zuen erakusketak eta piezen bilketak. Oraingoan, elkarrizketa bat sortuko da pieza horien eta Muñoz Sola arte modernoko museoko obra baten artean, jantzien aberastasuna ulertzen laguntzeko, eta aztertzeko nola eratu zen identitatea eskualdeko jantzietan oinarrituta.