2025eko Cultur-Izan programaren barne.
Jota, gizateriaren ondarea
Elena Leachek bi omenaldi aurkeztuko ditu Tafallan eta Buñuelen, Teresa Gutiérrez eta Pilar Sáezi eskainiak. Bi jotari horiek ibilbide desberdina egin duten arren, Nafarroako folklorean emakumeak izan duen tokia islatzen dute, bereziki jotaren munduari dagokionez.
Buñuelen, Pilar Sáez “Piluca”ri eginen zaio omenaldia. Buñuelgo jota-eskolak (María Herrerak zuzendua) eta rondallak emanaldia eginen dute, Pilucaren obra ardatz hartuta.