Cargando Eventos

« Todos los Eventos

NAK 2025: EDURNE ARIZU

septiembre 11

2025eko NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren egitarauaren barruan.

Physis-ek soinu-miaketa bat proposatzen du, lutheria elektronikoaren arloan akordeoiaren mugak eta akordeoiaren kontzeptu hedatua birdefinitzeko.

Nan-AI adimen artifizialaren algoritmoarekin (espresuki momentuan inprobisatzeko diseinatua), efektuen pedalekik, samplerrekin eta ahotsarekin uztartuta instrumentua birmoldatzen du, gizakiren eta teknologiaren, naturalaren eta artifizialaren arteko elkarrizketa musikal bati bide emanez, non tradizioa eta berrikuntza elkartzen diren esperientzia biderkatzaile bat sortuz. Programa hau lau obrek osatzen dute, zeinetatik bat NAK Festibalarentzako sortutako erabateko estreinaldia den.

Estreinaldi honek garapen teknologikoak funtsezko materialetan duen eraginari buruzko gogoeta egiten du, publikoa musika eta instrumentu sorkuntza berria, geologia eta adimen artifiziala gure planetari eragiten ari zaion kostua  lotzen dituen soinu-paisaia batean murgilduz.

 

PROGRAMA 

  • Physis (2023)
    Texis
    Ethos
    Vomvos
  • Tierras raras (2025)*

*Estreno absoluto para el Festival NAK  /  Erabateko estreinaldia NAK Jaialdirako

 

Talde artistikoa:

  • Ideia originala: Edurne Arizu eta Carles Murillo.
  • Konposizioa eta interpretazioa: Edurne Arizu
  • NaN-Ai algoritmoaren desinua: Enric Guaus eta Félix Pastor
  • Zuzeneko interpretazioa: Edurne Arizu, Enric Guaus eta Félix Pastor

 

JARDUERA

Ordua: 20:00tan
Tokia: Civivox Condestable
SarreraDoakoa edukiera bete arte 

Local

Kondestable Civivox-a
Nagusia, 2
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España