2025eko NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Organscape / Organismo instalakuntzaren inaugurazio eta abiatzea, Xoán-Xil López soinu artista, ikerlari eta luthierraren eskutik. 2021eko Prix Ars Electronian (Austrian) saritua, Jaialdiak irauten duen egunetan ikusgarri egongo da.
Organscape hitz egiten duten eta elkarrekin lan egiten duten bi elementuz osatutako lan bat da. Alde batetik, Organismo izena duen soinu instalakuntza autonomoa, mundu naturalaren soinu errepertorio bat simulatzen duen automata bat. Beste aldetik, organoaren pieza batzuk, Organscape I – IV, hainbat leku geografikotako grabazioak musika tresna tresna historiko honen ezaugarri tinbrikoetara bihurtuz osatuak.
Lan hau soinu paisaiaren mimesis musikalaren ideiatik sortu da. Instalazioa organo batzuetan aurki ditzakegun erregistro berezi batzuei buruzko ikerkuntza batetik abiatzen da, barroko garaikoak gehienak, soinu paramusikalak imitatzea helburu dutenak, txori edo trumoi soinuak, esaterako.
JARDUERA
Ordua: 20:00tan
Tokia: Civican – Nafarroako Kutxa Fundazioa
Sarrera: Doakoa aurrez izen emanez