Cargando Eventos

« Todos los Eventos

2026ko Egutegiko argazki lehiaketa

septiembre 1 - septiembre 30

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2026ko egutegi ofiziala herritarren laguntzarekin osatuko da aurten ere, foru erakundeak antolatutako argazki lehiaketaren edizio berri baten bidez. Ar-gazkiak aurkezteko epea irailaren 1ean irekiko da eta irailaren 30era arte egongo da inda-rrean. Lehiaketan18 urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte, argazkilari zaletuek zein profesionalek.

Edizio berriaren gaia ‘Ekin. Zaindu. Bizi’ da, Gipuzkoako herritar guztien ongizate integrala-rekiko konpromiso instituzionala laburbiltzen duen izenburua. Lurraldearen nortasuna isla-tzen duen leloa da: Gipuzkoa bizia, dinamikoa eta ondare natural, kultural eta industrial aberatsa duena; etorkizunerako bokazioarekin aurrera egiten duen lurraldea, pertsonak eta ingurunea zaintzen dituena, eta ongizate osoaren aldeko apustua egiten duena.

Lehiaketa honen bidez, Foru Aldundiak herritarrak gonbidatzen ditu bere kamerarekin Gi-puzkoaren esentzia isladatzera, lurraldearen edertasuna eta berezitasunak irudi bihurtzeko aprobetxatuz.

 

Parte-hartzea eta lehiaketaren oinarriak

Aurreko edizioetan bezala, lehiaketak Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen laguntza du. Guz-tira 4.000 euro banatuko dira saritan: argazki irabazleak 1.000 euro jasoko ditu eta egutegiko azalean argitaratuko da; 250 euroko 12 sari gehiago emango dira, urteko hamabi hilabe-teei dagozkienak.

Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez, originalak, argita-ragabeak eta Gipuzkoan ateratakoak. Ez da onartuko aurretik saritutako irudirik, ezta egi-learen sinadura edo logotipoa duenik ere. Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean aurkez daitezke, eta JPEG formatuan, orientazio horizontalean, 20×33 cm-ko tamainan eta 300 PPPko erresoluzian.

Oinarrizko edizio digitala baimenduko da, baina ez da onartuko irudiak manipulatzea, ele-mentuak sartzea edo ezabatzea, ezta sortzerakoan adimen artifiziala erabiltzea ere.

Interesdunek Foru Aldundiaren web atarian aurkeztu beharko dituzte beren irudiak irailaren 1etik aurrera: www.gipuzkoa.eus/eu/argazki-lehiaketa. Leiho berrian irekiko da. Lehiaketaren oinarriei buruzko infor-mazio guztia orri horretan egongo da eskuragarri.

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Argazkilari Elkarteko ordezkariek osatutako epaimahai ba-tek baloratuko ditu baldintza guztiak betetzen dituzten irudiak. 13 argazkirik onenak auke-ratuko dira, haien kalitate artistikoa, erabilitako teknika eta lehiaketaren gaiarekin duten lotura kontuan hartuta.

Ondorenean, hautatutako argazkien egileei kalitate handiko irudiak eskatuko zaizkie, baita datu pertsonalak eta irudi bakoitzaren izenburua edo leloa ere.

 

Urteroko hitzordua

Foru-egutegia argitalpen enblematikoa da dagoeneko, eta harrera ona izan du herritarren artean. Aldundiak eta Argazkilari Elkarteak aurkeztutako irudien kalitate handia eta ekime-naren errotzea azpimarratu dituzte. Azken edizioan 644 argazki jaso ziren, eta egutegiaren 40.000 ale inguru banatu ziren doan lurralde osoan, bai Aldundiaren egoitzan, bai eskualde desberdinetan.

 

 

Detalles

Comienza:
septiembre 1
Finaliza:
septiembre 30
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/01/2026ko-egutegiko-argazki-lehiaketa/webkklik00-detalle/eu/

Local

Gipuzkoako Argazkilari Elkartea
San Juan, 27
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España