Izen ematea eta partaidetza:
Nahi duten zale guztiek parte hartu ahal izango dute, norberaren kamera digitalarekin eta memoria txartelarekin.
Izen ematea irailaren 20an, larunbata, goizeko 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan egingo da. Parte hartzea dohainik izango da.
Izena ematean, helduei, opari gisa herriko txosnetan olagarroa dastatzeko txartela emango zaie.
16 urte baino gutxiago duten haur eta gazteei, Zumaiako GERTU merkatari eta ostalari elkarteko establezimenduetan gastatzeko, 10 €-ko txartel bana emango zaie sari banaketaren proiekzioaren ondoren.
Argazkiak deskargatzea:
Txartelak 13:00etatik 14:00etara deskargatuko dira izena emandako toki berean. Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira, baina txartela deskargatzeko garaian 36 argazki bakarrik egongo dira bertan, JPG formatuan. Lehenengo argazkia parte-hartzailearen aurpegiaren argazki bat izango da (kontroleko argazkia).
Gaiak eta kokapena:
Gaiak izena ematerako orduan jakinaraziko dira. Argazkiak Zumaiako udalerriaren muga barruan egin beharko dira. Memoria-txartela hutsik egongo da rally hasieran.
Argazkien aurkezpena:
Parte-hartzaile bakoitzak 5 argazkiz osaturiko bilduma aurkeztu beharko du (+ kontrolekoa), deskargatutako 36 argazkien artean aukeratutakoak; gai bakoitzeko argazki bat.
Hautaketa egiteko, mezu elektroniko bat bidali behar da olarroeguna@gmail.com helbidera, 2025eko irailaren 28a baino lehen (igandea). Bertan, parte-hartzailearen zenbakia eta gai bakoitzerako aukeratu den argazkiaren artxibo izenak zehaztuko dira.
Rallyan entregatutako argazkiak ezingo dira publiko egin antolatzaileak epaia eman arte, sare sozialetan, blog pertsonaletan, beste lehiaketa batzuetan, etab. Parte-hartzaileren batek egingo balu, rallytik deskalifikatua izango litzateke.
Erabakia eta sari banaketa:
Ospe handiko argazkilariz osatutako epaimahai batek hartuko du erabakia.
Sari banaketa publikoki egingo da. Eguna, ordua eta lekua garaiz iragarriko dira. Lehiaketan aurkeztutako lanak proiektatu ondoren sari banaketa egingo da. Sariak jasotzeko irabazleek bertan egon beharko dute. Posible ez denean, bideoz grabatutako edo idatzizko mezu bat bidali beharko dute, eta aretoan erreproduzituko da.
Helduentzako sariak:
Lehenengo bildumarentzat: 200 €-ko balioa duten GERTU erosketa bonuak eta garaikurra.
Bigarren bildumarentzat: 150 €-ko balioa duten GERTU erosketa bonuak.
Hirugarren bildumarentzat: 120 €-ko balioa duten GERTU erosketa bonuak.
Lehena sailkatzen den tokikoarentzat: 100 €-ko balioa duten GERTU erosketa bonuak.
* Tokiko saria: Zumaian jaio, Zumaian bizi edo Distirako kide den ororentzat
Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du
Oharrak:
– Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
– Aurkeztutako argazki guztiak antolatzaileen esku geratuko dira eta horien erabilera eta erreprodukzio eskubidea gordeko dute, betiere egilearen izena aipatuz.
– Antolatzaileek oinarri hauetan aipatzen ez diren edozein gairi edo arazori buruzko erabakiak hartuko dituzte.
– Parte-hartzaileek ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu.
– Ez da onartuko argazkiak moztea, ukitzea edo kameraren sormenezko aplikazioak, ezta kanpokoak erabiltzea ere. Koloretako eta zuri-beltzeko argazkiak onartuko dira.
Informazioa: Alondegia kultur etxean 943861056, kultura@zumaia.eus, edo DISTIRA elkartean distiraelkartea@gmail.com.