Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Eñaut Elorrieta & Alos Quartet: «Ahots Kordak»

enero 23, 2026

Ahotsa eta sokak. Elementu horiekin arituko dira Eñaut Elorrieta eta Alos Quartet. Elkarren diskoetan askotan kolaboratu duten arren, lehenengo aldiz aurkezten dute zuzeneko proiektu bat elkarrekin: Ahots Kordak. Kontzertu bakan eta berezia izango da.

Eñauten ibilbide osoa izango du ardatz nagusi emanaldiak, bere garai guztietako kantuz osatuko baita ikuskizuna, Ken Zazpitik hasi eta bere bakarkako azken laneraino, baina ez hori bakarrik. Alos Quarteten hainbat kantu esanguratsu bilduko ditu proiektuak, denak ere modu ezohiko, zaindu eta soil batean emanak: Soka laukote, ahots eta kitarraz lagunduta, eta goi mailako moldaketekin.

  • Ahotsa: Eñaut Elorrieta
  • Musikariak: Xabier Zeberio, Lorena Nuñez, Francisco Herrero eta Alejandro Saúl
  • Eszenografia eta argi diseinua: Javier Ulla
  • Ekoiztetxea: Airaka
  • Ekoizpen urtea: 2025
  • Iraupena: 70 minutu
  • Kalifikazioa: Publiko guztientzat

 

Local

Zornotza Aretoa
Urbano Larruzea, z/g
Amorebieta-Etxano, Bizkaia 003 España