Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Egia Dantzan 2025: «Los Perros» + «Burnt»

septiembre 5

2025eko Egia Dantzan jaialdiaren barruan.

Los Perros

Beren garaiko seme-alabak direnez, aro digitalean jaiotakoak egoera ezegonkor eta aztoratuan bizi dira, eta gizatasuna galtzeko eta isolatzeko prozesu bati aurre egin behar diote. Nerabezaroa salgai dagoen produktu gisa iragartzen da, eta gaztaroa, baliorik gutiziatuena moduan. Horren aurrean, gaurko garaiak gorputz hauskorrak birrintzen ditu, zaurgarrienak zatitzen, moldakaitzak desegiten… zaharrak matxinatzeko aukeraren edo otzantasunaren artean daude zalantzan.

Etengabeko borroka zalantzazkoa den kontraesan horretan sortzen da bestearen beharra, ulermena, enpatia, errukia eta maitasuna premiazko baliabide gisa. Los Perros piezak erresistentzia egoera lortzea proposatzen du dantzaren bitartez. Hori dela eta, pieza hau errepikapenaren teknikaren bidez eta katarsi kolektibo bat bilatuz egituratzen da: nekatu arte dantzatzen duten bi gorputz, poza partekatzen dutenak, baina baita mina ere; erori eta altxatu egiten direnak, eskuzabaltasunaren eta konpromisoaren bidez errebelatzen direnak, ibilbide komun horretan beren bizitzen zentzua aurkitzeko.

Led Silhoutte

Martxel Rodríguezek eta Jon Lópezek sortu eta zuzendutako konpainia da, eta Nafarroako Lesaka herrian du egoitza. “La Veronal” konpainian interpretatzaile gisa jardutearekin batera, 2016an hasi zuten beren sortzaile etapa, dantzaren hainbat diziplinatan trebatutako eta arte garaikidearen eraginpean dauden artisten kolektiboaren zuzendarikide izanik. Haien proiektuek atmosfera eraldatzaileak sortu nahi dituzte, zeinean forma hainbat modutan erakusten den, mugimendua eta irudia arma funtsezko eta limurtzaile gisa erabiltzen dituen aurpegi anitzeko poliedro bihurtuz.

Marcos Morau

Europako eszena garaikidearen sortzaile ezagun eta ospetsua da Morau, eta La Veronal sortu zuen 2005ean. Bartzelona eta New York artean ikasia, argazkigintzan, mugimenduan eta antzerkian, irudimenezko mundu eta paisaiak eraikitzen ditu, zeinetan mugimenduak eta irudiak elkar topatu eta irensten duten. Zuzendari, koreografo eta eszena-, jantzi- eta argiztapen-diseinatzaile gisa, haren lanak jaialdietan, antzokietan eta nazioarteko hainbat testuingurutan aintzatetsi dituzte, hala nola Parisko Théâtre National de Chailloten, Veneziako Biurtekoan, Avignongo Jaialdian, Berlingo Tanz Im Augusten, RomaEuropa Jaialdian, Seulgo SIDance Jaialdian eta Londresko Sadler’s Wellsen.

Burnt

Gero eta eskatzaileagoa den gizarte-ispilu baten aurrean, badirudi estrategia posible bakarra gauero intentsitate handiagoz distiratzea dela. Hainbesteko kontsumoaren prezioa sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaintzen dutenaren berdina da: berezko ‘burnout’ batean su hartzeko aukera.

Lasala dantza garaikideko Gipuzkoako konpainia Judith Argomanizek zuzentzen du. Koreografo lizentziatu zen Madrilgo María de Ávila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan, eta gehieneko kalifikazioa eta sorkuntzako aparteko saria lortu zituen.

  • Iraupena: 12 min.
  • Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Judith Argomaniz
  • Antzezleak: Garazi Etxaburu, Ioar Labat, Leire Otamendi
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Fernando Epelde
  • Musika-sorkuntza: Fernando Epelde
  • Testua: Puy Barral
  • Jantziak diseinatzea eta jantzigintza: Xabier Mujika
  • Fotografia eta bideoa: Renata Laszczak
  • Laguntzaileak: Donostia Kultura, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Institutua, Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Local

Blas de Otero plaza
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España