Ikuskizun honetako istorioa joan-etorriko bidaia xume batean oinarrituta dago, Buenos Airesetik Madrilera eta berriz ere Buenos Airesera egindako bidaia batean. Héctor Alteriok urte horietan bizi izandako oroitzapenak dakarzkigu bueltan, poesiaren, musikaren eta emozioen bidez. Maitasunaren eta umorearen artean dantzan, zentzumen guztiekin gozatzeko moduko gaua izango dugu, aktore ezagunak ongi baitaki bere ahots paregabearekin gugan zirrara sortzen, eta Juan Esteban Cuaccik ere sentiberatasuna piztuko baitigu bere musikarekin. Bat-egite/ospakizun ederra taula gainean, Alterio aktore handiarekin, itzulera honetan oroitzapenez eta bizipenez beteta datorrela, besteak beste Cátulo Castilloren eta justiziaren bozeramaile den León Feliperen poemen bidez.
Alterioren bikotekideak, Ángela Bacaicoak, sortutako antzerki-ikuskizuna dugu. Héctorren bizitzako pasarte bat kontatzen zaigu: 1974an, Héctor, berrogei urte zituela, Espainiara etorri zen “La Tregua” filma aurkeztera, eta itzuli nahi izan zuenean, ez zegoen jada itzultzeko hegazkinik. Ikuskizun honetan, Héctorrek tangoak errezitatzen ditu, txikitatik edandako poesia hori, eta urte horietako guztietako emozioa hainbat poetarekin joango da harilkatzen: León Felipe, Borges, Cátulo Castillo, Piazzolla, Horacio Ferrer, Hamlet Lima Quintana eta Eladia Blázquez.
Fitxa artistikoa: