Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«El show de comedia»

diciembre 18

Hau ez da musikal bat, une batzuetan hala ematen badu ere. Ongi etorri Almu Lasacre-ren Komedia Show-ra. Ekuatore Ginean jaio, Valentzian hazi eta espainiar nazionalitatea duen komiko honek ez du inor axolagabe uzten. Ironia, garraztasuna eta lotsarik eza ditu bere nortasunaren ezaugarri nagusiak, eta, beraz, zuzenean islatzen da hori bere komedia-estiloan. Estilo hori mikatza, erabat barregarria eta sakonki emozionala dela baino ezin da adierazi.

Almuren komedia moldakorra da oso, eta horrek aukera ematen dio era guztietako gaiak jorratzeko: batetik, gai hutsalak lantzen ditu, esa­te baterako nola iraun daitekeen bizirik ama izanez edota zer-nolako erronka barregarriak gainditu behar diren arrazarteko harremanetan; eta bestetik, begirada kritikoaz aipa ditzake gai garrantzitsuak, hala nola arrazakeriaren aurkako borroka, feminismoaren ikuspegi intersekzionala eta, oro har, gaur egun aurre egin beharreko erronka sozial nagusiak.

Zuk ere uste baduzu komedia, berez, tragedia gehi denbora dela, eta egia eta mina ere badela, hauxe da zure komikoa, eta hauxe da zure Showa. Oharra: Ikuskizun honetan umore beltzeko txisteren bat ager daiteke.

MIGRATZAILEEN NAZIOARTEKO EGUNA – Gizarte Zerbitzua

EGILEA, ANTZEZLEA: Almu Lasacre.

Local

Kultur Leioa – (La Perle gel)
José Ramón Aketxe Plaza, 11
Leioa, Bizkaia 054 España