Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Helduentzako irakurketa kluba: Haur literatura eta izua

octubre 16

Haur literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren eskutik.

Irailean eta urrian zehar egingo diren saioetan, haurrei zuzendutako literaturako berriak eta “altxorrak” ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork. Urriko bi saioetan izuari buruzko haur literatura landuko da bereziki.

Liburu berriak ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik beldurraz hitz egiteko aukera izango dugu eta, bestetik, liburu hauekin landu daitezkeen hainbat dinamika ere ezagutuko ditugu. Azken batean, modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi zaizkie helduei.

Hurrengo saioa: urriak 30.

Izen-ematea:
Aldez aurretik saioetarako izena eman behar da haurliburutegia@donostia.eus helbidean.

Local

Donostiako Liburutegi Nagusia (Haur Saila) – (Haur Liburutegi Nagusia)
Fermín Calbetón, 25
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España